XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZTIAREN BEREZITASUN SENDAGARRIAK

Azukrearen sarrerak alboraturik utzi zituen oso ahalmen elikagarri oneko produktuak, hala nola erleak egindakoak. Hala ere, erle eztia oso apreziatua izan da historian zehar, ez bakarrik bere nolakotasun elikagarri eta gai osasuntsuetan bitaminak, mineralak eta oligoelementuak daukan edukinagatik, bere berezitasun energetiko eta sendagarriengatik ere bai.

Urre-koloreko ekoizpen hau, bihotzeko baltsamoa da, bere erritmoa laguntzen baitu, alegia, arterien bidez bihotzera iristen den odola. Horregatik, eztia bihotz ahuldua eta bularreko angina edo infartoa pairatzeko arriskua duten pertsonentzat gomendagarria da.

ANTISEPTIKO INDARTSUA

Anemia edota gaixotasun infekziosoa pairatu duten pertsonentzat oso onuragarria da ekoizpen natural honen ekintza suspertzailea. Azukrearen ordez, 50 eta 100 g. arteko dosi batek gatz mineralak eta gure organismorako ezinbestekoa den minerala, burdina, aportatzen du. Eztiak bigundu egiten du bronkioetako jarioa eta, beraz, bereziki ona da faringe, trakea eta bronkioetako katarroetan.

EZTIA KARTAN

Ezti mota asko daude. Hona arruntenetariko batzuk:

- Arte eztia: sapore indartsu eta itxura trinkoko ezti bat, zaurietako orbainak azkartzen duten kataplasmak egiteko egokia.

- Labanda eztia: oso ezti garbia, itxura isurgarrikoa. Eztularen eta zintzurreko erreminen lasaigarria.

- Eukalipto eztia: kolore marroi trinkoa eta sapore oso indartsua. Arnas sistemarako ona. Giltzurrunetako harriak botatzen laguntzen du.

- Erromero eztia: hoberena zuri kolorekoa da. Gibela babesten eta eztula lasaitzen du. Ezti hau oso toniko suspertzaile ahaltsua da.

- Ezki eztia: Berde eta beltzaren arteko kolorekoa. Diuretikoa da, lotarako laguntzailea eta lasaigarria buruko eta urdaileko minentzat.

- Xarbota eztia: hori ilun kolorekoa, sapore indartsua. Nekadura fisiko eta gogokoari kontra egiteko ona. Egokia bronkitis kasuetan.

ARNASA HARTZEN IKASI

Gehienetan, pertsonak bere birika ahalmenaren herena bakarrik darabil. Arnasa hartzen ikasi behar du organismoak dauzkan ahalmen guztiekin. Arnasa hartze egokiak lau aldi ditu: hartzea, atxikitzea, botatzea, atxikitzea. Gainera, hartu eta bota artean, sabela eta biriketako erdiko eta goiko zatiak erabiltzen dira.

1. Arnas ariketa honetan hasteko, ahoz gora etzan koltxoi fin baten gainean.

2. Esku zabalak sabel gainean ipini gorputz osoaren mugimendua sentitzeko.

3. Arnasa hartu aztiro, sudurretik, biriketako beheko zatian airez betetzen dela ohartuz (sabela gorantz doa), segi arnasa hartzen biriketako erdiko zatia bete artean (bularra zabaltzen da).

4. Arnasa hartzen segi harik eta biriketako goiko zatia airez bete arte (sorbalda goratu eta atzerantz bota). Orduan, airea atxiki istant batzuz eta bota, oso aztiro, sudurretik ere bai, birikak bete diren ordena inbertituz.

5. Minutu batzuz arnasari eutsi eta zikloa berriro hasi.

Arnasa hartzen ikasteko beste modua esertzea da, hankak bilduta eta bizkarra zuzen. Atzamar batez sudurreko eskuineko zuloa tapatu eta ezkerretik hartu arnasa, arestian esplikatu faseak betez. Arnasari eutsi segundu batzuz, eskuineko xiloa ireki eta utzi airea ateratzen, mantso, ezkerreko zuloa tapatzen delarik. Aireari eutsi bost segunduz eta beste zuloarekin berriro errepikatu.

SABELEKO ARNAS HARTZEA

Arnas hartze ariketa bat egiteko, hiru zikloak egiten ikasi behar da: hartu, atxiki sabelean eta bota biriketatik airea pasatzen, egunak joan eta praktika hartu ahala denborak aldatuz.

Lehen egunean, airea hartu 3 segunduz, atxiki segundu batez eta bota beste hiru segunduz. Egun bakoitzean segundu bat gehitu harik eta 12-6-12 erlaziora iritsi arte. Praktikan, bigarren egunean 4-2-4, hirugarren egunean; 5-2-5; laugarren egunean: 6-3-6; bosgarren egunean: 7-3-7; seigarrenean: 8-4-8, zazpigarrenean: 9-4-9; zortzigarrenean: 10-5-10; bederatzigarrenean: 11-5-11 eta azkenean: 12-6-12.

Ariketa hau praktikatzeko, airea sabelerantz zuzendu eta frogatu eskuarekin, nola haizatzen den.

Egunean zehar hiru aldiz errepikatutako, hogei arnasaldirekin, ariketa egin dezakegu. Arnas ariketa honek lasaitzen laguntzen du eta gorputza eta gogoa oreka osoan mantentzen.

Aldi bakoitzeko denborak aldatuko dira, sei segunduz hartu ahal da arnasa, atxiki hiru segunduz eta bota hamabi segunduz. Berau hasperena bailitz.